lunes, 14 de diciembre de 2009

2009ko Euskal kirolaririk onenak

Gaur egungo umeek Messi edo Ronaldoren tankerako izar famatuak baino ez dituzte ezagutzen; beste kirol batzuk eta etxean dutena kontuan hartu gabe. Bada futbola ez diren beste kirol asko, eta hauetariko askotan euskaldunak mundu mailan ibiltzen dira dominak eskuratzen edo eskuratzeko zorian. Adibide aipagarriak:
- Eunate Agirre (Bodyboard): Europako txapeldun (2007, 2008) eta haurten munduko txapeldunorde.
- Richard Oribe (Igeriketa): Pekingo joku paraolimpikoetan 4 domina eskuratu ditu.
- Patxi Usobiaga (Eskalada): Europako txapeldun (2008), munduko kopako txapeldun (2006, 2007) eta munduko txapeldun (2009).
Baina hauek hainbat eta hainbat kirolariren adibide batzuk baino ez
dira, izan ere Euskal Herrian izen ezezaguneko kiroleko izar asko ditugu, ezin ahaztu Maider Unda, Maialen Chorraut, Sugoi Uriarte...amaierarik gabeko zerrenda bat egin arte, baina noski, hauek ez dira futbolean aritzen, eta horregatik haiek egindakoa meritu gutxiago duela dirudi, baina egia esan meritu itzela du egunero lanean aritzea euren ametsa egi bihurtzeko.

2009-ko euskal kirolaririk onenen zerrenda ikusteko eta haietza gehiago jakiteko hemen sakatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario