lunes, 14 de diciembre de 2009

2009ko Euskal kirolaririk onenak

Gaur egungo umeek Messi edo Ronaldoren tankerako izar famatuak baino ez dituzte ezagutzen; beste kirol batzuk eta etxean dutena kontuan hartu gabe. Bada futbola ez diren beste kirol asko, eta hauetariko askotan euskaldunak mundu mailan ibiltzen dira dominak eskuratzen edo eskuratzeko zorian. Adibide aipagarriak:
- Eunate Agirre (Bodyboard): Europako txapeldun (2007, 2008) eta haurten munduko txapeldunorde.
- Richard Oribe (Igeriketa): Pekingo joku paraolimpikoetan 4 domina eskuratu ditu.
- Patxi Usobiaga (Eskalada): Europako txapeldun (2008), munduko kopako txapeldun (2006, 2007) eta munduko txapeldun (2009).
Baina hauek hainbat eta hainbat kirolariren adibide batzuk baino ez
dira, izan ere Euskal Herrian izen ezezaguneko kiroleko izar asko ditugu, ezin ahaztu Maider Unda, Maialen Chorraut, Sugoi Uriarte...amaierarik gabeko zerrenda bat egin arte, baina noski, hauek ez dira futbolean aritzen, eta horregatik haiek egindakoa meritu gutxiago duela dirudi, baina egia esan meritu itzela du egunero lanean aritzea euren ametsa egi bihurtzeko.

2009-ko euskal kirolaririk onenen zerrenda ikusteko eta haietza gehiago jakiteko hemen sakatu.

lunes, 30 de noviembre de 2009

Eskia erlazionatzeko baliabide bezala

Elurreko kirolak gero eta zale gehiago dituzte; eskia eta snowboard hauetako errege diziplinak izanda. Eskoletan urteak pasa ahala gero eta gehiago ikusten dira hauetako irteerak; eskiatzera edo snowboard egitera, hain zuzen ere.

Mota hauetako irteerak hainbat abantaila dituzte:
  1. Klasekideen arteko erlazioa asko hobetzen da; eta lagun berriak egitea ez da arraroa izaten. Honi kirol hauek duten giro positiboa laguntzen diote; ondo pasatzearen ondorio eta kideen arteko laguntzaren beharraren ondorioz.
  2. Inguru natural batean egotea; haizearen purutasuna nabaritzea inolako kutsadurarik gabe eta paisai bikain batekin.
  3. Gehienak zapaldu ez duten superfizie batean egotea; sentzazio berriak izatea.
  4. Kirol hauetako zaletasuna piztea.
Arrazoi hauengatik eta askoz gehiagotik mota hauetako irteerak egitea oso positiboki baloratzen dugu.

Urduña hiria herri krosa

Urtero bezala, aurten ere Urduña hiria herri krosa lasterketa
herrikoia antolatu da hiriko kaleetan zehar. Froga honen egituraketak partaide asko erakartzen ditu, izan ere 5 maila ezberdinetako sailkapenak egiten dira:

- Kros mini txiki: 2001 eta beranduago jaiotakoentzat. 600 m.
- Kros txikia: 1994 eta 2000 artean jaitakoentzat. 1500 m.
- Herri krosa: 1993 eta aurretik jaiotakoentzat. 10.548 m.
- Beteranoak A: 1969 eta 1959 artean jaiotakoentzat. 10.548 m.
- Beteranoak B: 1958 eta aurretik jaiotakoentzat. 10.548 m.

Hiri txiki bateko krosa dela kontutan izanik, partaidetza handia egon zela esan daiteke: kros mini txikian 142 haurrek hartu zuten parte, kros txikian 48, eta helduentzako lasterketan 195. Esan beharra dago, partaide guztiek izan zutela oroigarri bat parte hartze utsagatik, eta lasterketan oso giro ona izan genuela.

Haurrak kiroletan; espezializazioa ala ez?

Gaur egun haurrak modu aktibo batean kirola egitea hain ohikoa ez izatea arren, oraindik multzo handi bat agertzen zaigu. Baina, orain helduko dugun gaia da umeen espezializaioa kirol hauetan, ala, bestalde, kirol hauek duten postu ezberdinen arteko errotazioa gauzatzea.

Umeen kirol talde desberdinetan eta gure esperientzia propioa esan diguna da espezializazioa erabiltzen dela; baina honen kontra hainbat argudio emango ditugu:
  1. Postu batean espezializatzeak, oro har, haurren garapen osoa ekiditzen du. Hau lortzeko postuen arteko errotazioa bultzatu behar da; horrela postu bakoitzak garatzen duen gaitasun espezifikoak umeak barneratu ditzake. Honen adibide bat: futboleko atezain bat eskuen eta besoen koordinazioa erabar garatuta izango ditu; baina hanken eta oinen koordinazioa ez hainbat. Gakoa da gorputz guztian oreka bat lortzea.
  2. Errotazioak umearen garapen kognitiboa hobetzea bultzatzen du. Zergatik? Errotazioak umea hainbat egoera desberdinetan egotea eta hauei irteera desberdinak lortzea ahalbidetzen du. Hau espezializazioarekin ezin daiteke lortu.
  3. Azkenik, errotazioa enpatia garatzen du; eta talde kirolan hau asko baloratzen da; taldekideak egingo dutenaren ideia bat edukitzea, alegia.

Arrazoi hauek ez dira bakarrak, asko gehiago daude, baina ez du merezi teknizitatean hainbat sartzea.

jueves, 26 de noviembre de 2009

Heziketa fisikoa haurraren sozializazioa errazten du.

Oso artikulu interesgarria aurkitu dugu sarean; Joseba Etxebeste, IVEF-eko irakasleari eginiko elkarrizketa, zehatzagoak izateko. Heziketa fisikoaren munduan oso pertsonai famatua da Joseba, eta arlo honi ekarpen oso garrantzitsuak eginikoa. Horren lekuko dira berak idatzitako hainbat liburu: "Euskal jokoa eta jolasa: transmitiendo una herencia vasca a partir del juego", "Les jeux sportifs, éléments de la socialisation traditionelle des enfants du Pays basque", etab.

Aukeratutako artikuluan Etxebestek heziketa fisikoak haurren sozializazioan duen eraginaren gaineko duen iritzia eskeintzen digu.

Artikulua irakurtzeko hemen sakatu

jueves, 19 de noviembre de 2009

Integraziorako baliabide


Heziketa fisikoa, aurreko ekarpen batzuetan ikusi dugun bezala, ez da alde fisikoa soilik garatzeko tresna, beste arlo batzuk garatzeko aukera zabala ere eskaintzen digu.

Gonzalo Sánchez-ek argitaratuko unitate didaktiko honetan aukera horietako bat lantzeko oso aukera ona ematen digu: heziketa fisikoaren bidez integrazioa eta interkulturalitatea eskolan murgiltzeko aukera hain zuzen ere. Oso lan egokia iruditu zaigu D.B.H.-ko irakasle honena eta horregatik hemen argitaratzea beharrezkoa iruditu zaigu, praktikara eramateko proposamena luzatuz.

Unitate didaktikoa ikusteko hemen sakatu.

KIROLA HARREMANAK EGITEKO:

Ikaskideekin harremanak sortu eta lantzeko dohain handirik ez duten haurrentzat, kirola irtenbide ona izan liteke, aukera emango bailieke era askotako pertsonekin harremanak edukitzeko, testuinguru informal eta atsegin batean. Taldean kirola eginez, elkarren artean harremanak sortzen dituzte haurrek, eta elkarrekin aritzera bultzatzen ditu, helburu jakin baten aldeko elkarlanean. Besteekiko harremanak eta komunikazioa hesi moduan sentitzen dituzten haur eta gazte asko eroso senti daitezke testuinguru horretan, eta beren izaera barnerakoi edo lotsatia gainditzeko modua aurki lezakete.
Halako egoerei aurre egiteko, taldeko kiroletan jardutea izatea da egokiena. Zenbait alderdi aintzat hartu beharra dago, hala ere:
  • Ezinbestekoa da taldean giro ona izatea, eta kideek elkar laguntzeko joera edukitzea.
  • Gure haurra besteekin ongi moldatzen dela egiaztatu behar dugu, eta hori lagungarria zaiola integratzeko eta bere gizarte-dohainak garatzeko.
  • Segurtatu behar dugu kideek ez dutela baztertzen eta diskriminatzen, eta entrenatzaileak ere ez.

  • Ziurtatu behar dugu haurrik uzkurrenek benetan gustura parte hartzen dutela taldean, eta gozatu egiten dutela; izan ere, gerta daiteke deseroso sentitzea, baina ezertxo ere ez adieraztea.

  • Haurrak nahi ez badu, ez aldatu talde batetik bestera.

  • Oso lotsati diren haurrak errazago moldatzen dira talde berri batera, baldin eta kideren bat. lehendik ezagutzen badute.

jueves, 12 de noviembre de 2009

Zergatik Heziketa Fisikoa eskolan?

Betidanik izan dugu galdera hau hezkuntzaren munduan. Zertarako behar dute haurrek heziketa fisikoa? Zergatik da garrantzitsua heziketa fisikoa haurraren garapenean?

Mondragon unibertsitateko 2007ko iraileko argitalpenean galdera hauei eta gorputz hezkuntzaren inguruko beste hainbat galderari oso erantzun egokiak ematen zaizkie; beraz, artikulu hauek irakurtzea gomendagarria iruditu zaigu, batez ere Mikel Egibar eta Carmen Peiró-renak.

Hau irakurri ostean ziur asko zalantza ugari argituko dituzuela eta heziketa fisikoaren garrantziaz jabetuko zaretela.

martes, 10 de noviembre de 2009

Kirolen sailkapena

Kirolen sailkapentxo bat egin dugu mindomo programa erabiliz. Talde kirolak, kirol indibidualak eta gure kirol tradizionalak banatuz.

Lana ikusteko sakatu hemen.

martes, 3 de noviembre de 2009

Euskal Herriko jolas eta kirolen lantxo bat.

Euskal jolas eta jokoei buruz ikasleek garatzeko jarduera bat sortu dugu. Honen helburua, haurrek euren aisia gure betiko jolasetan aritzeko aukera ematea da.

Heziketa fisikoaren arloan garatzeko ariketa egokia.

Hemen klikatu lana ikusteko.