lunes, 30 de noviembre de 2009

Haurrak kiroletan; espezializazioa ala ez?

Gaur egun haurrak modu aktibo batean kirola egitea hain ohikoa ez izatea arren, oraindik multzo handi bat agertzen zaigu. Baina, orain helduko dugun gaia da umeen espezializaioa kirol hauetan, ala, bestalde, kirol hauek duten postu ezberdinen arteko errotazioa gauzatzea.

Umeen kirol talde desberdinetan eta gure esperientzia propioa esan diguna da espezializazioa erabiltzen dela; baina honen kontra hainbat argudio emango ditugu:
  1. Postu batean espezializatzeak, oro har, haurren garapen osoa ekiditzen du. Hau lortzeko postuen arteko errotazioa bultzatu behar da; horrela postu bakoitzak garatzen duen gaitasun espezifikoak umeak barneratu ditzake. Honen adibide bat: futboleko atezain bat eskuen eta besoen koordinazioa erabar garatuta izango ditu; baina hanken eta oinen koordinazioa ez hainbat. Gakoa da gorputz guztian oreka bat lortzea.
  2. Errotazioak umearen garapen kognitiboa hobetzea bultzatzen du. Zergatik? Errotazioak umea hainbat egoera desberdinetan egotea eta hauei irteera desberdinak lortzea ahalbidetzen du. Hau espezializazioarekin ezin daiteke lortu.
  3. Azkenik, errotazioa enpatia garatzen du; eta talde kirolan hau asko baloratzen da; taldekideak egingo dutenaren ideia bat edukitzea, alegia.

Arrazoi hauek ez dira bakarrak, asko gehiago daude, baina ez du merezi teknizitatean hainbat sartzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario