lunes, 30 de noviembre de 2009

Urduña hiria herri krosa

Urtero bezala, aurten ere Urduña hiria herri krosa lasterketa
herrikoia antolatu da hiriko kaleetan zehar. Froga honen egituraketak partaide asko erakartzen ditu, izan ere 5 maila ezberdinetako sailkapenak egiten dira:

- Kros mini txiki: 2001 eta beranduago jaiotakoentzat. 600 m.
- Kros txikia: 1994 eta 2000 artean jaitakoentzat. 1500 m.
- Herri krosa: 1993 eta aurretik jaiotakoentzat. 10.548 m.
- Beteranoak A: 1969 eta 1959 artean jaiotakoentzat. 10.548 m.
- Beteranoak B: 1958 eta aurretik jaiotakoentzat. 10.548 m.

Hiri txiki bateko krosa dela kontutan izanik, partaidetza handia egon zela esan daiteke: kros mini txikian 142 haurrek hartu zuten parte, kros txikian 48, eta helduentzako lasterketan 195. Esan beharra dago, partaide guztiek izan zutela oroigarri bat parte hartze utsagatik, eta lasterketan oso giro ona izan genuela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario